Elhuyar fundazioak natur zientzia arlorako sortutako materiala da. Oso interesagarria eta interaktiboa da. Bertan, unitate didaktikoa, irakasleentzako orientabideak, estekak eta beste unitate praktiko batzuk aurkituko dituzue.
Ekosistemak unitate didaktikoaren helburuak:
HELBURUAK
- Izaki bizidun eta bizigabeak bereizten jakitea, ekosistema zer den definitzeko eta ekosistema bateko elementu biotiko eta abiotikoak sailkatzeko.
- Gure inguruko ekosistema bereizgarrienak ezagutzea.
- Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienak ezagutzea eta kokatzea.
- Ekosistema bateko izaki bizidun guztiak elikadura-kateen bitartez erlazionatuta daudela ulertzea.
- Basoko eta padurako zenbait elikadura-kate ezagutzea eta, katean oinarrituz, elikaduraren piramidea eta sarea eraikitzea.
- Ekosistema baten orekan, haren osagaiek duten eragina ezagutzea eta, ondorioz, elementu guztiak beharrezkoak direla jabetzea.
- Ekosistema zerbait bizi eta dinamiko bezala hautematea, bere osagai guztien arteko elkarrekintzek duten eraginaren balorazio positiboa eginez.
- Ekosistemen desagerpenean gizakiaren erantzukizunaz jabetzea, gure kontsumo- ohiturek arazo globaletan duten eragina ulertu eta baloratuz. *Berotze globala edo berotegi efektuarekin lotu daiteke> kutsaduraren u.d.-arekin.
- Hipotesiak formulatzea eta jarrera zientifikoa erabiltzea, arazoen iturria bilatzeko orduan.