2011/12/21

EKOSISTEMAK / ECOSISTEMAS **

Elhuyar fundazioak natur zientzia arlorako sortutako materiala da. Oso interesagarria eta interaktiboa da. Bertan, unitate didaktikoa, irakasleentzako orientabideak, estekak eta beste unitate praktiko batzuk aurkituko dituzue.

Ekosistemak unitate didaktikoaren helburuak:

HELBURUAK
  1. Izaki bizidun eta bizigabeak bereizten jakitea, ekosistema zer den definitzeko eta ekosistema bateko elementu biotiko eta abiotikoak sailkatzeko.
  2. Gure inguruko ekosistema bereizgarrienak ezagutzea.
  3. Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienak ezagutzea eta kokatzea.
  4. Ekosistema bateko izaki bizidun guztiak elikadura-kateen bitartez erlazionatuta daudela ulertzea.
  5. Basoko eta padurako zenbait elikadura-kate ezagutzea eta, katean oinarrituz, elikaduraren piramidea eta sarea eraikitzea.
  6. Ekosistema baten orekan, haren osagaiek duten eragina ezagutzea eta, ondorioz, elementu guztiak beharrezkoak direla jabetzea.
  7. Ekosistema zerbait bizi eta dinamiko bezala hautematea, bere osagai guztien arteko elkarrekintzek duten eraginaren balorazio positiboa eginez.
  8. Ekosistemen desagerpenean gizakiaren erantzukizunaz jabetzea, gure kontsumo- ohiturek arazo globaletan duten eragina ulertu eta baloratuz. *Berotze globala edo berotegi efektuarekin lotu daiteke> kutsaduraren u.d.-arekin.
  9. Hipotesiak formulatzea eta jarrera zientifikoa erabiltzea, arazoen iturria bilatzeko orduan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina