2011/03/25

DISLEXIA-3 : DETEKZIOA LEHEN HEZKUNTZAN / DETECCIÓN EN EDUCACIÓN PRIMARIA

DISLEXIA GOIZ DETEKTATZEA.
ALARMA-SEINALEAK LEHEN HEZKUNTZAN
ALARMA-SEINALE OROKORRAK
Bai
Ez
?
Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak



Hitzak osatzen dituzten soinuak identifikatzeko zailtasunak.



Zenbakiak ispiluan idazten dituzte.



Sekuentziak, alfabeto aeta biderketa taulak ikasteko zailtasunak.



Arreta eta kontzentrazio arazoak.



Frustrazioa, jarrera arazoak has daitezke.



Irakurketarekin zerikusia duten ikasgaiak dira gehien kostatzen zaizkienak.



Inoiz ere ez du izan gustoso ipuinak irakurtzea, edota idaztea.



Gurasoek seme-alaben autoestima baxuaz jabetzen hasten dira.



Intseguritatea.



Irakurketaren ulermen arazoak-



L.H. ALARMA SEINALEAK LENGOAIAN
Bai
Ez
?
Soinua eta letraren arteko egokitasuna ulertzeko zailtasunak.



Okerrak irakurtzerakoan.



Oinarrizko hitzak gogoratzeko zailtasunak.



Istorio bat bere sekuentzian kontatzeko arazoak.



Ahozkotasuna, idatzizko adierazmena baino hobeagoa da.



L.H. ALARMA SEINALEAK MATEMATIKAN
Bai
Ez
?
Orduak ikasteko eta dirua maneiatzeko zailtasuna.



Ikur matematikoen nahastea.



Zenbakiak idazterakoan zifrak aldatzen ditu.



Kontzeptu matematikoak memorizatzeko arazoak.



Zenbakien posizioa ulertzeko arazoak.



Eragiketa matematikoen pausuak gogoratzeko zailtasunak.



Hatzamarrekin zenbatzen dute, edo antzeko trukoak erabiltzen dituzte zenbatzeko.



Erlojuaren erabilpena ikasteko zailtasunak ditu, baita bere denbora kontrolatzeko eta denbora sekuentziak ulertzeko ere.



Taulak ikasteko zailtasunak (eta bere bizitzan zehar erabiltzeko zailtasunak izando ditu).



Denborarekin arazoak ditu, eta ez daki ordua, eguna, hilabetea eta urtea ondo maneiatzen.



L.H. ALARMA SEINALEAK IRAKURKETAN
Bai
Ez
?
Irakurketan akatsak. (Begiratu atzean) â



Pseudohitzak edo hitz arraroak irakurtzeko arazo gehiago.



Irakurketa geldoa.



Irakurketaren ulermena eskasa da.



Fonemak eta morfemak konektatzeko zailtasunak, eta ikasitako hitzak deszifratzeko zailtasunak.



Letrak aldatzen ditu, zenbakiak trukatu (ispiluan idatzi)



L.H. ALARMA SEINALEAK IDAZKETAN
Bai
Ez
?
Idazketan akatsak. (Begiratu atzean) â



Ortografia arazoak



Ez du ondo islatzen idatziz bere pentsamenduak, ezta ondo antolatu ere.



Bere gramatika eta ortografia eskasak dira.



Alde handia dago bere pentsamenduen antolaketa eta eraketa aho zeta idatziz egiten badu.



Letra, zenbaki eta hitzak alderanztu ahal ditu.



Ezkerra eta eskuma nahasten ditu eta ispiluan idatzi dezake.



Bere letra, txarra eta antolaketa eskasekoa da (lerroak nahasten ditu, koadernoetako margenak ez ditu ondo errespetatzen, edo matematikako eragiketak ez ditu zutabetan ondo antolatzen,…)



L.H. ALARMA SEINALEAK MOTRIZITATEAN
Bai
Ez
?
Nahiko baldarrak, koordinazio eskasa (ez du arkatza ondo hartzen).



Ezkerra eta eskuma nahasten ditu.



Arbeletik kopiatzeko zailtasunak



Eragiketa matematiko baten zifrak lerrotzeko zailtasunak.



Idazkera traketsa.



L.H. ALARMA SEINALEAK ARRETAN
Bai
Ez
?
Ariketa batean kontzentratzeko zailtasunak.



Lan bat bere denboran bukatzeko arazoak.



Aldi berean jarraibide bat baino gehiago jarraitzeko arazoak.



Arduragabekoak.



Errutina aldaketei eta kontzeptu berriei uko egiten diete.



L.H. ALARMA SEINALEAK GIZA TREBETASUNETAN
Bai
Ez
?
Aurpegiko adierazpenak eta keinuak ulertzeko zailtasunak (ez da askotan ikusten)



Giza egoerak ulertzeko zailtasunak.



Helduen eta kideen jarrerak gaizki ulertzeko joera.



L.H. ALARMA SEINALE BATZUK
Bai
Ez
?
Informazioa bergogoratzeko denbora gehiago behar dute.



Ahoz emandako agindu multzoak ez ditu erabat bereganatzen.



Ulermena lortzeko, irudiak, sentimenduak,… etab erabiltzen ditu.



Denbora luzerako oroimen ona dauka (tokiak, esperientziak, aurpegiak…).



Aurreko egunean ikasitakoarentzat memoria txarra.



Oso sentikorra.



Umore aldaketak ditu.



Jakintasun eta sormen handikoak.



Irudiekin pentsatzen dute eta ez hainbeste hitzekin.



Dimentsio anitzekin pentsatzen dute (zentzu guztiak erabiliz)



Irudimen handia dute.




âZEHAZTASUN AKATSAK IRAKURKETAN:
bai
ez
Silabeaketa: Irakurtzerakoan, silaben artean geldiuneak egitea


Omisioak: Irakurtzean letra edota silaba bat esan gabe utzi.                    trapu "tapu   karamelo " kamelo


Ordezkapenak: Letra bat beste batengatik aldatu.                                 bola " bota


Gehiketak edo adizioak: Letrak edo silabak gehitu .                                  etxea" etxean


Inbertsioak: Hitz bat irakurtzerakoan letren ordena aldatzea.                    ardia" adria


Errotazioak: Antzekoak diren letrei buelta eman.                                        p/q/b/d     m/w    n/u           a/e/o


Erregresioak: Hitzaren zati bat berriz irakurtzen denean.


Zalantzak (titubeos o dudas): Hitza irakurri aurretik momentu batez duda egitea.


Hitz asmaketak (invenciones): hasierako silaba/k irakurri eta amaiera asmatu.      tximeleta " tximenea


Zuzenketak: Gaizki irakurri den hitz bat berriz irakurtzea.


Lerro saltoak: lerro batetik bestera, konturatu gabe, salto egitea.


Puntuazio zeinuak: Geldiuneak ez dira errespetatzen eta ez da era egokian entonatzen



âZEHAZTASUN AKATSAK IDAZKETAN:
bai
ez
Omisioak: Irakurtzean letra edota silaba bat esan gabe utzi.                    trapu "tapu   karamelo " kamelo


Gehiketak edo adizioak: Letrak edo silabak gehitu .                                  trapua " tarapua


Inbertsioak: Hitz bat irakurtzerakoan letren ordena aldatzea.                    ardia" adria


Errotazioak: Antzekoak diren letrei buelta eman.                        p/q/b/d     m/w    n/u           a/e/o   bota " dota


Ordezkapenak: Letra bat beste batengatik aldatu.                                 bola " bota


Fragmentazioak: Hitzak moztu behar ez den tokian.           nire ka tua


Hitz elkarketak: Hitzak elkartu.                                           Zure katuaoso txikiada.


Ortografia akatsak: g/j, s/z/x, r/rr …letra larria eta xehea, puntuak eta komak ahaztu…


Idazkera mota aldatu


Grafiaren norabidea aldatu



6-9 urte bitarteko adina, garai erabakiorra da. Alarma seinale hauek, lagunduko digute dislexia duten umeak detektatzen.
1. mailan, irakurketa eta idazketa prozesua hasi direnez, ezin dugu esan dislexia dagoenik baina bai, aurreikusi eta pentsatu laguntza behar duen ala ez.
2. mailan has gaitezke dislexiari buruz hitz egiten (8 urterekin), irakurketa eta idazketa prozesua amaitzen denean.
Lehen zikloan detektatu behar dira kasuak, ahalik eta lasterren laguntza bat emateko. Bigarren zikloan berandu izan daiteke.
Irakasleekin komentatu behar da kasua, plan bat egin etxerako eta eskolarako eta gurasoei azaldu.
9 urtetik gora detektatzen da maizen arazoa, baina aldez aurretik landu ez bada, akatsak oso finkatuta daudenez, zaila egiten da bideratzea eta hobetzea.

6-9 es una edad decisiva para su diagnóstico. Las señales de alarma arriba indicadas nos ayudarán a la detección de niños y niñas con posible dislexia. En 1º de e. primaria, aún no se puede hablar de su existencia, ya que están en periodo de aprendizaje, pero se puede sospechar y preveer, dotando cuanto antes de una ayuda específica.
2º de e. primaria, momento en el que se acaba la enseñanza de la lectura y escritura, es el curso donde, si se observan las señales de alarma,  despues de pasar las pruebas pertinentes, se debería diagnosticar la dislexia.
El primer ciclo de primaria es el ciclo donde se deberían detectar estos casos. La detección en ciclos superiores, supone un trabajo diferente y puede ser demasiado tarde. En cualquier caso, se ha de establecer un plan de trabajo acordado por el tutor/a y consultor/a, para llevar a cabo en la escuela y casa.
La evolución y tratamiento de casos en niños y niñas mayores de 9 años, es más complicada y lenta, ya que, si no se ha trabajado antes, están muy afianzados los errores.

1 comentario:

  1. Dokumento oso interesgarria gure ikasleekin erabiltzeko. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar